Edukira joan

Romina Ressia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romina Ressia
Bizitza
Jaiotza1981eko martxoaren 11 (43 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

rominaressiaph.com…
Facebook: rominaressia1 Edit the value on Wikidata

Romina Ressia (Azul, Argentina, 1981eko martxoaren 11) artista eta argazkilari argentinarra da.

Bere lanean, zeina askotan saritua izan baita, eragin handia dute moda argazkigintzak, arte barroko latinoak eta Europako arteak, bereziki Flandriako XVIII. mendeko arteak.[1] Argiaren erabilera berezia eta objektu anakronikoak txertatzea ditu ezaugarri.

Biografia eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romina Ressia 1981eko martxoaren 11n sortu zen, Azulen, eta, 19 urterekin, Buenos Aires hiriburura joan zen ekonomiako ikasketak egitera. Ikasketok argazkilaritza eta arte eszenikoak egiteko utzi zituen (Teatro Colón antzokitik igaroa).[2]

Lehenik, moda argazkilari jardun zuen, eta, gero, arte ederretakoa. Erresuma Batuko, New Yorkeko, Suitzako edo Italiako galerietan erakutsi izan du.

International Color Awarden iritziz, urteko argazkilaririk onena izan zen 2017an[3][4]

Romina Ressiaren artea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanetan anakronismoa kontzeptua erabiltzeagatik da ezaguna artista (erretratu errenazentista eta objektu garaikidea).

Romina Ressiaren sormen-prozesua Iparraldeko Errenazimentuko pintore batenaren antzekoa da. Materiek igortzen duten argiarekin jolasten da, argi-ilunekin, aurpegia edo eskuak nabarmentzeko. Erretratatutako pertsonaren elementu garrantzitsuak nabarmentzen dituzten argi-teknika horiek, bestalde, ohikoak dira Latinoamerikako arte barrokoan, batez ere erretratu erlijiosoak eta martiriak egitean. Alde horretatik, Europako artearekiko atxikimendu sakona ikusten zaio, bere kontinenteko artea ahaztu gabe. Hortik, bi munduen berrinterpretazio artistiko baten bidez, iraganeko artea, egungo artea, Europako arte klasikoa eta arte barroko latinoa lotzen ditu, bi kontinenteen historia eta anakronismo horiek lotura bat ezartzen dute iraganeko eta gaurko gizarte-testuinguruekin.[5]

Bere lana erakusten duten galeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Arusha Gallery - Erresuma Batua
  • Laurent Marthaler Contemporary - Suitza
  • HOFA Gallery - London eta Mykonos
  • Samuel Marthaler Gallery - Belgika http://www.rominaressiaph.com/2860619: Orri ofiziala

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]